Albisteak

Iker Villar garaile VIIII. Gurutzeaga sarian

Kadete mailako VIIII. Gurutzeaga saria jokatu zen atzo arratsaldean. Arratsaldeko 16:00etan atera ziren txirrindulariak plazatik eta 17:15 inguruan iritsi ziren gurutzera. 59,5 kilometroko ibilbidea egin zuten kirolariek, eta Iker Villar (EGA Perfil) izan zen aurrena ordubete, 16 minutu eta 43 segundoko denborarekin. Eñaut Ukaregi (Danena) izan bigarren sailkatua, eta Danel Beristain  (Viveros San Anton) hirugarrena.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide