Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Argazkilaritza izango da protagonista bihar arratsaldeko 19:00etan hasita Portalen. 80ko hamarkadan hasi zen Ikor Kotx argazkilaria argazkiak egiten. 2017an Paotsa! liburua kaleratu zuen.
Zazpi urtez, urteko lan egun guztietan bere sare sozialetan argazki bat publikatu du eta liburuan sare sozialetan izan duen esperientzia hori kontatzen du. “Sareetan izan dudan esperientziaren ondorioa izan da liburua” azaldu du Ikor Kotxek. Sare sozialak laborategi gisa erabiltzen dituela adierazi du argazkilariak. “Nire lana probatzeko eta nondik nora joan behar dudan ikusteko balio didate. Biharko hitzaldian nire esperientzia beste batzuei lagungarri izaten saiatuko naiz” esan du.
Argazkia: Ikor Kotx