Albisteak

Iñaki Azkunek ‘Zestoaren Historia’ liburu sorta aurkeztu du

Urteetan zehar egindako lana aurkeztu du Iñaki Azkunek larunbat honetan Zestoan. “Zestoaren Historia” izeneko ikerlana aurkeztu du herritarren aurrean. Aurkezpena Udaleko areto nagusian izan da.

Guztiz betea zegoen aretoan Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak, Fernando Txueka Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Adiskide Numerarioak, Juan Bautista Mendizabal Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Gipuzkoako presidenteak eta Inaki Azkune ikerlanaren egileak egin dute proeiktuaren aurkezpena. Garikoitz Mendizabal txistulariak musikaz girotu du aurkezpena.

‘Zestoaren Historia’ 10 liburuz osatutako ikerlana da eta Historiaurretik 1544. urtera arteko historia biltzen du. CD formatuan dago salgai Iñaki Azkuneren lana, Potxolo liburu dendan eta Ekainberrin erosi daiteke 5 euroko prezioan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide