Albisteak

Iñaki Elorza endoiarrak Kontxako Bandera irabazi du Oriorekin

Argazkia: Guka

Atzo, igandez, Donostiako uretan jokatu zen arraun denboraldiko proba nagusienetakoa, Kontxako Bandera. San Nikolas ontzia nagusitu zen, eta Iñaki Elorza endoiarrak garaipena ospatu ahal izan zuen Orioko taldearekin.

Elorzak bizitza osoa eman du arraunean, nahiz eta azken sei urteotan lehiaketa alde batera utzita izan. Bere ibilbidean Zumaiako Telmo Deun eta Santurtziko Itsasoko Ama arraun elkarteetan aritu da, baita Orioko taldearekin ere, 2014tik hasita sei urtez. Aurten itzuli da berriz San Nikolas ontzira, eta itzulera borobila izaten ari da zalantzarik gabe.

Gainera, Ligako sailkapenean ere nagusi da endoiarraren taldea. Bi jardunaldiren faltan, dagoeneko txapeldun dira, hemezortzi estropadetatik hamalau irabazita. Orain, eskura dute denboraldi berean bandera gehien astindu dituen trainerua bilakatzea. Hurrengo asteburuan jokatuko dituzte Eusko Label ligako azken bi estropadak, Bermeon (Bizkaia) eta Portugaleten (Bizkaia).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide