Albisteak
Iñaki Odriozolak CAF-Elhuyar sariketan Neiker sari berezia eskuratu du
— 2018-05-17CAF-Elhuyar sariak banatu zituzten atzo, asteazkena Kutxa Kultur Plazan (Donostia). Gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzen dituzten dibulgatzaile, ikertzaile eta sortzaileen lana saritzen dute. Iñaki Odriozolak Neiker Sari Berezia jaso zuen, “Euskal Herriko mendiak: herbiboro handiek zizelkatu paisaiak” lanarengatik. Biologian doktorea da Odriozola eta egun, Txekiar Zientzia Akademiako Mikrobiologia Institutuan ikertzailea da. EHUn egin zuen bere tesia eta hartan oinarrituta idatzi du artikulua. “Tesitik zerbait modu dibulgatibo batean idazteko gogoa nuen eta sari hauetan tesian oinarritutako artikulua idazteko aukera izan dut. Oso pozik nago sariarekin” azaldu du Odriozolak.
Argazkia: Unibertsitatea.net
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide