Albisteak

Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa sinatu dute

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako protokoloa sinatu zuten atzo goizean Zestoan. Duela urebete pasa hasi zuen Udalak protokoloa osatzeko lanketa, Sortzen elkatearekin lankidetzan. “Besteak beste, eragile ezberdinekin, udal arduradun eta langileekin elkarrizketa eta formakuntza saioak egin dira pasa den urtebete honetan eta emaitza atzo sinatu zuten protokoloa izan da” azaldu du erakundeak.

Sei erakundek sinatu dute protokoloa, eta bakoitzeko ordezkari bat izan zen atzoko ekitaldian: Mikel Arregi alkatea, Javier Bravo hiritarren babeserako arloko burua, eta Amaia Manterola, Amaia Sarriegi eta Oroitz Manterola, Zestoa, Arroabea eta Aizarnako eskoletako zuzendariak. Horiez gain, beste zenbait erakunde eta eragiletako ordezkariak ere izan ziren saioan: Beatriz Zubia gizarte zerbitzuetako batzorde burua; Zestoako osasun zentruko Arantxa Garcia medikua eta Ainitze Gurrutxaga erizaina; Urola Kostako indarkeria matxista kasuetako ertzain arduradun Cristina Gonzalez: Anabela Odriozola eta Naroa Otaegi udal gizarte langileak eta Andrea salan udaltzaina, hain zuzen.

Irakurri protokoloa hemen.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide