Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Sendabelarern ikastaroak eskainiko ditu Sara Letamendiak ekainean eta uztailean Aizarnan. Saioetan, ukenduak, olioak, lozioak edota kosmetika sortzeko aukera izango da.
Bi ikastaro mota egongo dira: lehena 16 ordukoa izango da. Lau larunbatetan eskainiko ditu saioak: ekainaren 8, 15 ,22 eta 29an, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Bigarren ikastaroa, aldiz, egun osokoa izango da eta bi egunetan banatuko da, uztailaren 6an eta 20an goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara, bazkaria barne.
Informazio gehiago 943 148 126 edo 609 861 703 telefono zenbakietan edo sara@saraletamendia.eus helbidean.