Albisteak

Intzidentzia tasa 25,68ra jaitsi da Zestoan

Eskualdean 14 kasu atzeman dituzte, joan den asteburuan baino 26 gutxiago.

Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren inguruko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera Osasun Sailak ez du kasurik atzeman asteburuan Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 25,68ra jaitsi da, aspaldiko zifrarik baxuena da.

Eskualdean 14 kasu zenbatu dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan, joan den asteburuan baino 26 kasu gutxiago. Kasu gehienak Azkoitian zenbatu dituzte eta 500dik gorako intzidentzia metatua duen Gipuzkoako herri bakarra da. Zumaian, berriz, lau positibo atzeman dituzte, hiru Azpeitian eta bat Orion.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide