Iparraldeko Ikastolak sustengatzeko bono-laguntzak

Seaskak euskal komunitate osoari egindako laguntza deiari erantzunez Portale Kultur Elkarteak bono-laguntzak jarri ditu salgai Portale kulturgunean.
Pasa den igandean, maiatzak 14, ospatzekoak ziren 40. Herri Urrats ezin izan dute nahi bezala egin, larunbatean Lapurdin izandako uholdeek kalte izugarriak eragin baitituzte Senpereko lakuaren inguruan.
Ekitaldia bertan behera uzteko arriskuan egon bazen ere, azkenean aurrera egiteko hautua hartu zuten, baina moldaketa handiak eginda, formatua aldatuta, eta jakinik, jada egindako inbertsioari ezingo ziotela bueltarik eman.

Zestoar guztiei eskatzen diegu jartzeko beren aletxoa, denon artean eman diezaiegun bultzadatxoa Ipar Euskal Herrian euskaraz ikasteko eta bizitzeko hautua egiten duten milaka familiei eta lagunei.

5€ eta 10€-ko bonuak salgai Portalen! (Bono bat baino gehiago ere eros daiteke ;-))




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide