Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udalak martxan jarri berri duen Euskaraz gozatu nahi dut kanpainaren baitako lehen ipuin kontaketa saioa izango da bihar, asteartea, liburutegian. Aiala Etxabek eskainiko du saioa, arratsaldeko 17:30ean hasita, liburutegian. HH5 eta LH 1. mailako haurrei zuzendutako kontaketa izango da eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 688 684 029 WhatsApp zenbakian.
Kanpainaren helburua, euskarazko kontsumoa bultzatzea da. Izan ere, euskara foroan behin baino gehiagotan agertu izan da gai horren inguruko kezka. Orain arte, euskarazko produktuen katalogoa paperean bidaltzen zen etxe guztietara baina katalogoa paperean banatzeari utzi eta estrategia eraginkorrago bat martxan jartzea erabaki du Udalak. Aurten, beraz, katalogoa paperean ez da banatuko baina horren ordez, ekintza ezberdinak izango dira, katalogoko produktuak herrira gerturatu eta ezagutarazteko helburuarekin. Estrategia berriaren baitan, ipuin-kontaketak, film emanaldiak eta jolasak antolatu ditu Udalak. Biharkoa, kanpainako lehen ekintza izango da.
Hemen egitaraua: