Albisteak
Iraetako Baratze Parkea zabalduko du Udalak
— 2020-04-20Iraetako Baratze Parkea uzta biltzeko eta ereiteko zabalduko du bihar, asteartea, Zestoako Udalak. Apirilaren 15ean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 05 berrikuspena argitaratu zen eta bertan, nekazari ez-profesionalei baratzetara sartzeko baimena eman zitzaien. Dekretuaren berrikuspen hori dela eta hartu du erabakia Udalak.
Kutsatze arriskua ekiditeko, etxola itxita egongo da eta erabiltzaileek ezingo dute bertan dagoen materiala erabili, norberak bere tresnak eraman beharko ditu. Bestalde, erabiltzaileak pilatu ez daitezen, egutegi bat prestatu dute. Baratze Parkeko erabiltzaileen egun hauetan erakutsi duten “jarrera eta pazientzia” eskertu nahi izan du Udalak eta ezarritako egutegia eta txandak betetzea eskatu du.
Egin zaitez bazkide
INKESTA

Datozen ekitaldiak
GIDA
AZKEN ALDIZKARIA
-
Uztaila 2023
— 2023-08-18Irakurri hemen uztaileko zenbakia.