Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Iraetako bidegorrian konponketa lanak egiten ari dira egunotan. Alde batetik, herriko argiteriaren kudeaketaz arduratzen den Tecuni enpresa hainbat farola konpontzen ari da. Horrez gain, gaur goizean zehar zuhaitz kimaketa handi bat egiten ari dira udal brigadako langileak.
Bestetik, joan den azaroa amaierako euriteek eragindako kalteak konpontzen ari dira. Orduan izandako lur-jausi batek bidean kalteak eragin zituen, dena lokaztuz. Orain, lokatz hori kendu eta bidea ondo jartzeko produktuak botatzen ari dira, lurra berdintzeko. Apurtuta zeuden baranda zatiak kendu eta berriak jartzen ere ari dira.