Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urtea hastearekin batera Santa Ines jaiak izango dituzte Iraetan eta dagoenekoz prest dute egitaraua. Gogoratu, gaur izango direla Santa Ines Pilota Txapelketako final erdiak. Hemen gainontzeko egitaraua:
Urtarrilak 20, larunbata
Haur jaioberriei ongi etorria egingo zaie. Iraetako Tren txikia ere izango da eta arratsaldean puzgarriak eta txokolatada ere bai.
Urtarrilak 21, igandea
Santa Ines eguna. 11:00eta Txupinazoa. Ondoren, auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa Gure Ordeka elkartean. 12:00etan gaztetxoen pilota partidak. 12:30ean Iraetako pilota txapelketako finala. 12:30ean Santa Ines eguneko meza. 17:30ean Urrezko aizkora eta Errota harria jaialdia.
Urtarrilak 26, ostirala
XXXIII. Mus txapelketa Bekoetxen.
Urtarrilak 27, larunbata
Eguerdiko 13:00etan Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean eta ondoren pintxo bazkaria egingo dute bertan. 19:30ean Triki poteoa, frontoitik hasita. Gaueko 21:00etan afari herrikoia, garagardo-afaria: saltxitxak, txerri saiheskia (aukera beganoa ere izango da) eta postreaz gain zerbeza nahi adina. Ondoren, Dj Olber.