Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Irailaren 8an eta 10ean izango dira aurtengo amabirjin jaietako zekorketak. Ostiralean, Oropesako (Toledo) Adolfo Rodriguez Montesinos ganadutegiko bi zekor toreatuko ditu Pedro Luis toreatzaileak. Ordezko toreatzailea, Sergio Cespedes izango da. Igandean, berriz, Javier Cano eta bere kuadrillaren txanda izango da, eta ganadutegi bereko beste bi zekor toreatuko dituzte. Egun horretan, Marta Martin de Bernardo izango da ordezko toreatzailea.
Bi zekorketak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. Helduentzako sarreraren prezioa 20 eurokoa izango da. Haurrek, berriz, 10 euro ordaindu beharko dituzte.