Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

“Euskal Literaturaz Solasean” irakurketa taldearen hurrengo saioa bihar, maiatzak 28, osteguna, egingo dute Liburutegian, 18:30etik 20:00etara. Oraingo honetan, Julen Gabiriaren Han goitik itsasoa ikusten da liburua izango dute hizpide.
Saioa Pako Aristik gidatuko du, eta herritar guztientzat irekia izango da. Eleberriak Lehen Mundu Gerraren aurreko giroa eta Italiako paisaiak uztartzen ditu, bizikletaren eta bidaiaren inguruko kontakizun baten bidez.