Albisteak

Zirriborro Jazz Band ariko da ostiral honetan Portaleko terrazan

Zirriborro Jazz Band taldeak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, maiatzaren 29an, 20:00etan, Zestoako Portaleko terrazan.

Donostiako Zurriola Ikastolako gurasoek osatutako Big Band-a da Zirriborro, eta jazz zein swing doinuak ekarriko dituzte. Kontzertua Portale Kultur Elkarteak antolatu du, Zestoako Udalaren laguntzarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide