Albisteak

Pantailen erabilerari buruzko solasaldia antolatu dute ekainaren 4rako

“Pantailen arazoaren gaia guztion ardura da heldu diezaigun herri moduan” lelopean, pantailen erabileraren inguruko solasaldia antolatu dute ekainaren 4rako, ostegunez, 18:00etan, eskolako ekitaldi aretoan.

Bi hizlari izango dira saioan, biak herritarrak. Alde batetik, Gurutze Lopetegi gizarte hezitzaile eta adikzioen prebentzioan adituak “Nerabezaroa ulertu, pantailen erabilera zaindu” gaia landuko du. Bestetik, Itxaso Marti neuropediatrak “Haurtzaro digitala: pantailen efektuak haurraren garapenean” hitzaldia eskainiko du. Saioa Onintza Iruretak moderatuko du.

Zestoako altxa burua taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatu dute saioa. Azaldu dutenez, pantailen erabilerak haur eta nerabeengan duen eraginaren inguruan hausnartzea eta familiei tresnak eskaintzea izango da helburua. Horretarako, ikuspegi hezitzaile eta osasungintzakoak uztartuko dituzte.

Gaztelerarako aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da, eta zaintza zerbitzua ere eskainiko dute; azken horretarako aurrez izena eman beharko da 688 68 40 29 telefono zenbakian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide