Albisteak

Herriko nerabeak mendi-irteera berria prestatzen hasiko dira Agiro eta Gaztelekuaren laguntzarekin

DBHko gazteek, Agiro Mendi Kluba-ren eta Gaztelekuaren laguntzarekin mendi irteera bat antolatzera doaz. Ekintza, nerabeen parte-hartze prozesuaren baitan sortutako iniziatiba da, eta udako asteburu batean egitea aurreikusten dute.

Plana egituratzeko lehen bilera ostegun honetan, maiatzak 28, egingo dute, arratsaldeko 18:30ean Gaztelekuan. Antolatzaileek interesa duten gazte guztiak animatu dituzte parte hartzera eta proposamenak egitera.

Joan den urtean Debatik Lasturrera egin zuten mendi-zeharkaldia lehen egunean, eta gaua Lasturko aterpetxean pasa ostean, Lastur eta Itziar arteko bidea osatu zuten hurrengo egunean. Ibilbidean hainbat geldialdi eta esperientzia bizi zituzten: besteak beste, Arbil 1 kobazuloan sartu ziren, eta Arbil, Saltsamendi zein Andutz gailurrak igo zituzten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide