Albisteak

Irakurle Gazteen Klubak 612 euroko ekarpenarekin lagundu du Global Sumud Flotilla

Martxoaren 14an egindako ekitaldiaren baitan, Zestoako Irakurle Gazteen Klubak elkartasun ekimena jarri zuen martxan Palestinako herriari laguntzeko asmoz. Gaztetxoek eurek sortutako materiala jarri zuten salgai: txapak, eskumuturrekoak eta giltzatakoak, eta herritarren erantzun onari esker, guztira 612 euro bildu zituzten.

Bildutako dirua Global Sumud Flotillari bidali diote. Flotilla gaur atera da Bartzelonatik, eta hainbat ekimenen bidez Palestinako herriari babesa helaraztea du helburu.

Ekimenak kultur sormenetik harago joan nahi izan du, gaztetxoek bultzatutako proiektuak elkartasun keinu ere izan baita. Horrela, Irakurle Gazteen Klubaren lanak kultur adierazpena eta konpromiso soziala uztartu ditu, herritarren parte-hartzearekin gauzatuta.

Ikusi ekitaldiaren bideoa hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide