Irakurle-taldea sendotzen doa

Abenduan Zestoako irakurle-taldean abiatu ziren kideak gustura ari dira, halaxe aitortu digute galdetu diegun guztiek. Ohikoa izaten da horrelako taldeak, pixka bat bada ere, urritzen joatea. Ez da hori Zestoako taldearen kasua; izan ere hasieran baino kide gehiago ditu dagoeneko hiru saio egin dituen taldeak.

Azken saioa duela egun batzuk egin zuten, otsailaren 15ean. Hassan Blasim idazle irakiarraren Kristo irakiarra aztertu zuten. Ana Morales itzultzailea ere bidelagun izan zuten osteguneko saioan.

Hurrengo saioa, laugarrena, martxoaren 15ean izango da. Anjel Lertxundi zarauztarraren Zu liburua izango dute eskuartean. Horren ondoren beste hiru saio geldituko zaizkie uda aurretik.

Gogoratu irakurle-taldearen jarraipena egin nahi duenak baduela sarean jarraitzeko aukera. Hortxe topatuko ditu Amaia Apalauza eta beste zenbait kideren ekarpenak:

https://zestoakoirakurletaldea.wordpress.com/




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide