Albisteak
Irakurle taldean parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute
— 2019-09-182019-2020 ikasturtean Zestoako Irakurle-taldean parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute. Joan den urtean bezala, Danele Sarriugarte idazlea arduratuko da saioak gidatzeaz. Hilean behin liburu bat irakurri eta ondoren taldean eta giro lasaian hartaz hitz egitea da taldearen helburua. “Irakurketa jardun bakartia izan ohi da, eta taldean konpartitzeak aukera ematen du irakurritakoari mami gehiago ateratzeko” azaldu du Sarriugartek.
Saioetan parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute kultura@zestoa.eus helbide elektronikora, izen-deiturak eta telefono zenbakia adieraziz. Talde kopurua mugatua izango denez, jarritako kopurua gainditzen bada, izena emateko ordena kronologikoa errespetatuko da taldea osatzerako orduan. Izena emateko azken eguna irailaren 20an izango da.
Hemen duzue aurtengo ikasturtean irakurriko diren liburuen zerrenda:
Urriak 17: Munduko tokirik ederrena (IƱigo Aranbarri)
Azaroak 21: Zimurrak (Paco Roca)
Abenduak 19: Neguko argiak (Irati Elorrieta)
Urtarrilak 16: Han ez banengo bezala (Slavenka Draculik)
Otsailak 20: Disoluzio agiriak (Jose Luis Otamendi)
Martxoak 19: Obabakoak (Bernardo Atxaga)
Apirilak 30: Kontrako eztarritik (Uxue Alberdi)
Maiatzak 21: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Alice Muro)
Egin zaitez bazkide