Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko Mapa Industriala sortu du

Iraurgi Berritzenek eskualdeko enpresen mapa bat egin du non bertan arlo industrialari zuzendutako 282 enpresa agertzen diren. Beren lan jarduerak zein diren azaltzen du, eta enpresak non aurkitzen diren ezagutzeko aukera ematen du mapak. Horren bitartez, Urola Erdiko enpresen gaitasunak erakutsi eta azaleratu nahi ditu garapen agentziak.

Iragazki ezberdinak erabiltzeko aukera ematen du, udalerrika eta sektoreka sailkatuta. Sektoreei dagokionez, ondorengo sailkapena egin da:

  • Osagaiak
  • Eraikuntza
  • Industria
  • Erdilanduak
  • Kontsumoa
  • Zerbitzu industriala

Azpi-jarduera ezagutzeko aukera ere badu behar den informazioa modu zehatzago batean lortu ahal izatekoHemen mapa ikusgai: http://industriamapa.iraurgiberritzen.eus/

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide