Irekita Hazilan Programaren 4. edizioan izena emateko epea

Unibertsitate edo Lanbide Heziketako erdi edo goi-mailako zikloko titulazioa daukazu? 20 – 44 urte bitartekoa zara? Langabezian zaude edo lanaldi erdiko lanetan baina zure profilarekin lotura ez duena?

Eskualdeko enpresetan, praktikak egiteko interesa daukazu? Zure erantzuna baietza bada, HAZILAN programak aukera ematen dizu.

Programaren informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Iraurgi Berritzen 943 85 11 00 eta Sandragatik galdetu, edo ondorengo estekan klikatu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide