Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ikasturteari agur esateko eta oporrei ongi etorria emateko irratsaio berezia egin du gaur Zestoako Ikastetxeak Ertxiñapeko Kukurrukua Irratian (FM 101.75). Goizeko 10:00etatik 12:00etara.
Astean zehar agur mezuak, zorion agurrak, kontazkizunak, ikasleak abesten edo instrumentuak jotzen, kantu eskaerak, txisteak … bidaltzeko eskatu zaie ikasleei eta horren emaitza izan da entzungai goizean zehar Mertxe Merino, Eba Campos eta Aitzol Agirregomezkorta irakasleen gidaritzapean.
Irratsaioa entzuteko, ondoko estekan:
http://zestoaikastetxekoirratia.blogspot.com/