Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Itaiak deituta elkarretaratzea egin da, plazan, arratsaldeko 19:00etan, asteazkenean Bilboko Santutxu auzoan 31 urteko emakume baten hilketa matxista salatzeko.
40 bat lagun elkartu dira plazan eta minutu batzuen isil unearen ostean, “Erasoen aurrean antolatu” eta “Indarkeria matxistari aurre egin” esaldiak oihukatuz egin dute protesta.