Albisteak

Itaiak indarkeria matxistaz hausnartzeko hainbat ekimen antolatu ditu

Urola Erdiko Itaiak hainbat ekimen antolatu ditu azaroan zehar indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko. Hala nola, azaroaren 15ean “propaganda masiboa” egingo dute 17:30ean gaztetxean. Azaroaren 18an, larunbatean, “Zer egin dezakegu indarkeria martxistari aurre egiteko” hausnarketa eguna izango dute, 11:30ean Alonderon. Azkenik, azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean, larunbatean hau ere, tertulia egingo dute Laranjadi plazan eta ondoren, mobilizazioa 13:00etan plazan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide