Agenda

“Italiako mugimendu autonomoa 60-70 hamarkadetan” hitzaldia Gaztetxean

Ostiral honetan, azaroak 17, “Italiako mugimendu autonomoa 60-70 hamarkadetan” hitzaldia izango da Zestoako Gaztetxean. Gaztetxeko kideek adierazi dutenez “Errusiar iraultzaren 100. urteurrena aitzakiatzat harturik, Urola Kostako hainbat eragile eta gazte asanblada batu gara, langile boterea sortzeko zenbait saiakera historikoren inguruan ausnartu eta hauek dakartzaten ikasketak barneratzeko asmoz, etorkizunean ikasketa hauek geure errealitateari aplikatzeko intentzioarekin”.
Elkarlan horren ondorioz, “ostiral honetan Zestoako Gaztetxeari tokatzen zaio eta 60. eta 70. Italiako mugimendu autonomoen bilakaeraz jardungo dugu Andrea Bartolo italiarrarekin. Ereindako borroketatik iraultza loratuz!” azaldu dute.