Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ostiralean, ekainaren 7an, Itxaropena dantza taldeak emanaldia eskainiko du kiroldegian. Ikuskizunak “Itxaropena” izenburua eta dantza taldeak orain arte egindako ibilbideari keinu bat da. Lehen egindako koreografiak gaurkotu eta euskal dantzekin uztartuko dituzte.
Haur eta heldu, 50 dantzari inguru igoko dira oholtzara. Musikariak, Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal, Jon Mendizabal, Nerea Mendizabal eta Agurtzane Auzmendi izango dira. Itxaropena dantza taldean, urte osoan zehar zazpi bat irakasle aritzen dira astero klaseak ematen eta emanaldi hau ikasturtea borobiltzeko ekitaldia izango da.