Albisteak

Itxaropena dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du larunbatean

Itxaropena dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du datorren larunbatean, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan, Laranjadi plazan. Euskal Herriko lurralde ezberdinetako dantzen artean aurtengoan, besteak beste, Baxenafarroako dantzak taularatuko dituzte. 60 dantzarik hartuko dute parte ekitaldian: 40 ume eta 20 heldu. Musikaz, berriz, Garikoitz eta Jon Mendizabal eta Aitor Furundarena arduratuko dira. Bestalde, Zestoa eta Urepelen arteko adiskidetzearen baitan Xalbador eta Uztapideren bertsoak entzuteko aukera izango da.

Emanaldia lau zatitan banatuko da. Aurrenekoan Gipuzkoako dantzak egingo dituzte, brokel zikliko dantzak, esaterako. Bigarren zatian, Baxenafarroara joango dira, eta bertako soka-dantzak eta kontra-dantzak egingo dituzte. Hirugarren zatian, Gipuzkoara itzuliko dira, eta Tolosaldeko eta Goierriko zenbait dantza egingo dituzte, tartean, Abaltzisketako inauterietako dantzak edo Berastegiko dantzak. Emanaldia Baxenafarroako bolant dantzarien dantzekin eta fandangoarekin amaituko dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide