Albisteak
Itzulera ordua, Serranok kontatua
— 2021-12-11Wadnako kideak saharar kanpamenduetara iristen lanak izan dituzte eta iristerako ia itzulerarako ordua zuten. Denbora gutxian, izan dute ordea, lagunak bisitatzeko tartea eta baita bazterrak ikusmiratzekoa ere. IƱaki Serranok bidaiako argazkiak eta gogoetan bidali dizkigu. Eskola baten ingurukoak izan dira aurrenekoak. Goizeko 11k dira eta jolastorduan daude haurrak. Berak dioenez, “Hemen ere klase sozialak nabarmen. Denak ez dira berdinak”.
Merkatalgunea eta ganadu azoka bisitatzeko parada ere izan dute
Tearentzat ere hartu dute tartea. Azkeneko tea ondorengo bideokoa; Babahamed-ek prestatutakoa.
Atzo, Tindoufetik Argelera egin zuten hegazkinez eta gaur Argeletik Bartzelonara joango dira bigarren hegaldi batean. Bartzelonatik autobusez itzuliko dira azkenik.
Ondorengo bideoa Aaiunetik Rabunirako hegaldikoa da
Gaur, larunbat goizekoa da azken argazki hau.
Egin zaitez bazkide