Albisteak

Itzulia Basque Country Women lasterketa Zestoatik pasako da ostiralean eta errepidea moztu egingo da

Itzulia Basque Country Women lasterketa Zestoatik pasako da ostiralean eta errepidea moztu egingo da

Itzulia Basque Country Women txirrindulari proba Zestoatik pasako da maiatzaren 10 ostiralean, eta ondorioz GI – 631 errepidea moztu egingo da. Proba 12:30ak aldera pasako dela aurreikusten da eta 30 minutu lehenago itxiko da errepidea, lasterketako parte-hartzaileak pasa eta 30 minutura zabalduko da berriro ere. Beraz, aurreikuspenen arabera 12:00etan itxiko da GI-631 errepidea eta 13:00etan zabalduko da.

Zestoatik pasako dena, probaren lehenengo etapa izango da, Gasteiz eta Elgoibar artean jokatuko dena hain zuzen. Guztira, 140 kilometro egingo dituzte txirrindulariek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide