Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketa eskolarekin lankidetza hitzarmena sinatu du Zestoako Udalak. “Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta” erdi mailako zikloko bi ikaslek Zestoako Udaleko etxez etxeko zerbitzuan egingo dute praktikaldia, datorren ekainera bitartean. Duela bi aste sinatu zuten akordioa Mikel Arregi Ertxin alkateak, Beatriz Zubia zinegotziak eta Iñigo Azkue Izarraitz Lanbide Heziketako ordezkariak.