Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Martxoaren 1ean, ostirala, Arineketan Zaharrak berri disko-liburua aurkeztuko dute formatu berezi batean Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastrek arratsaldeko 19:00etatik aurrera, kultur etxean.
“Arineketan” proiektuaren bigarren lana da Zaharrak berri. 2020an lehen diskoa aurkeztu zutenetik, Iñar Sastrek (pianoa) eta Jagoba Astiazaranek (txistua) gidatutako Arineketan taldea dozenaka plazetan aritu da euskal musika tradizionalaren zahar-berritze lanetan. Aurrez dantza-doinuekin egin bezala, ondarea berreskuratu eta berritzea dute helburu, egun oraindik erabilgarri direla erakutsiz. Izaera oso ezberdineko 13 pieza bildu dituzte disko eta liburu formatu bikoitzean.