Jaietan ere, praktikatu eta ikasi!

Bai, noski! Festak aukera ederra dira euskara praktikatzeko. Jai giroaren eraginez errazago ateratzen dira hitzak; bai lagunak egiteko, bai ligatzeko, txantxak egiteko nahiz aldarrikapenerako. Hala ere, garbi dago parranda giroan ikasitakoarekin kontuz ibili beharra dagoela.

Ikasle ohi baten anekdota batengatik diogu hori. Berak kontatu zigun euskaltegian hasi aurretik “euskara ikasten ari zara?” galdetzen ziotenean, “pixkalara-pixkalara” erantzuten zuela eta denek irribarre egiten zutela. Herriko jai batzuetan, ordea, batek zuzendu egin zion: “ez da ‘pixkalara’ esaten, ‘pixkanaka’ esaten da”. Egun horretan erabaki omen zuen euskaltegian izena eman beharra zeukala, asteak zeramatzalako hori esaten eta inork ezer esan ez!

Eta hori hala bazan ala ez bazan… gogoratu! Jaietan dantzatu mingaina euskaraz, lasai, baina zure euskara “serio” hobetu nahi baduzu, euskaltegian zain izango gaituzu!

Irailaren 22ra arte, matrikula zabalik: EMAN IZENA! Bulego ordutegia: 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Ondo pasa jaiak!!!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide