Paperekoa

Jardunian – Aritz Iriondo

Elgoibarren automozioa ikasita, Zestoako Talleres Lizarralden daramatza 17 urte mekaniko lanetan. Arroaerrekako Igartza Haundi baserrian jaio zen, 1980an. Gaur egun, hiru alabaren aita da, eta kapitalean bizi da, Donostian. Aitortu digu errepidean azkar ibiltzeko premia, gaztetako haizea pasata, rallyetan asetzen duela.

Gogoan duzu noiztik duzun kotxeetarako afizio hori?

Betidanik gustatu izan zaizkit; abiadura baino gehiago, gidatzea. Gainera, baserrian beti egoten zen kotxeren bat. Akordatzen naiz 10 urterekin nola anaia, ni baino lau urte zaharragoa, ordurako ibiltzen zen kotxearekin, eta aitaren mantalean jarri eta hasi nintzen neu ere. Anaiak gidabaimena atera behar zuenean ere, autoeskolako irakaslea etortzen zen bere bila baserrira, eta harrituta gelditzen zen ni hara eta hona kotxearekin ikusita. Baita traktorearekin ere. Motorrean gutxiago, 16 urterekin kalera joateko jarri zidaten, baina motorzalea ez naiz inoiz izan.

Eta autokrosetarako pausua nolatan eman zenuen?

2001. urte inguruan, Jon Arregi hasi zen ibiltzen lasterketa solte batzuetan, kopilotu Igor Arriaran zuela. Iluntze batean deitu zidan mekaniko baten laguntza behar zuela eta. Ni gaztea nintzen, eta gustura saltsara. Berari laguntzen hasi nintzen asistentziarekin, baina niri ere gustatu egiten, eta probatu zergatik ez? Eta, 2003an, autokros batzuk egiten hasi ginen, lur zirkuitu batean biraka.

Zure lehenengo kotxearena nola izan zen?

Ba kaleko kotxe bat hartu, Opel Kadett GSI 16 bat, eta barrua dena hustu, segurtasuneko barrak jarri, eserlekuak eta suspentsio eta beharrezko aldaketak egin eta… Hasieran justuko kotxe batekin hasten zara, ez duzu asko gastatu nahi eta, baina gero beti gehixeago nahi.

Galdetzerik bada zenbat kotxe pasatu dituzun?

[kar kar kar] Pentsatu egin beharko nuke… Bat, bi, hiru… 6-7 bat kotxe pasatu ditut. Asko ez.

Afizio honetarako diru asko beharko da, ezta?

Euskadi edo Errioxa mailan, 30 bat km-ko Rallysprint bat egiteko ez da beste munduko dirutzarik behar, baina Espainia mailan 110-150 km-ko lasterketak dira, eta kotxeak fidagarriagoa izan behar du kilometro horiek guztiak arazorik gabe egiteko.

Zeu mekaniko izateak lagunduko du.

Bai. Nik, aurten arte, beti neuk prestatzen nuen kotxea. Erostetik, dena behar bezala jarri arte. Aurten, katalan batzuk egiten digute asistentzia lana. Kostatzen ari zait haien esku lagatzea, lasterketa aurretik gurpilak eta beste zenbait gauza neuk begiratzea gustatzen zait eta. Kobe Kopan ere geuk egiten genuen. Espainia mailan jendeak dirua handik edo hemendik inguratzen du, eta txofer egitera bakarrik dedikatzen dira pilotuak.

Zer da Kobe Kopa?

Madrileko kontzesionario bat da, eta Kopa bat antolatzen dute berek prestatutako kotxeekin. 2015ean sortu zen Kopa hori, eta han sartzea erabaki genuen. 15.000 euro inguru balio zuten hogei kotxe berdin jartzen dituzte salgai. Zati batzuk prezintatuta ekartzen dituzte, eta ezin dira aldatu, motorrak eta… Denok kotxe berdinarekin joanda ia zein mailatan geunden jakin nahi genuen.

Eta zer moduz joan zen?

Lehenengo lasterketa irabazi genuen. Baina, bigarren lasterketara joan aurretik, Madrilen test batzuk egitea erabaki genuen. Han, kotxea hankaz gora itzuli eta txikitu egin genuen Galiziako lasterketarako 15 egun falta zirela. Oiartzunen dugun lokalean justu-justu prestatu, eta berriro bigarren bukatu genuen. Baita sailkapen orokorrean ere.

Nola izaten da lasterketa bat? Zenbateraino ezagutzen dituzue ibilbideak aurrez?

Espainiako txapelketa 8 lasterketak osatzen dute. Lasterketa bakoitzean 350 bat km-ko ibilbideak izaten dira, haietatik 120 inguru neurtuak, 10-15 km-ko 8 bat zati zeinek azkarrago egin. Guztietako denboren batura hartzen da kontuan. Pistak prezintatuta egoten dira, eta inork ez du ibilbidearen informaziorik izaten. Basearen 50 km bueltara ezin da joan baimenik gabe lasterketa baino hilabete lehenago. Larunbatetan izaten dira probak. Gu ostegunetan joaten gara hara. Ostiral goizean, rutometro bat ematen digute. Horrek esaten digu nondik norako ibilbidea egin behar dugun eta zein zati hartuko diren kontuan. Kopilotuak papera eta boligrafoa hartu, eta pilotuak ematen dizkion datuak apuntatzen ditu geuk ulertzeko moduko irudiekin. Behin bakarrik pasatzen da ibilbidea, eta larunbatean jada korritzera joaten gara. Orduan kopilotuak apuntatu duen dena pilotuari kantatzen dio. Leku bakoitzetik 2-3 aldiz pasatzen garenez, ahal den neurrian zuzenketak ere egiten dira apunteetan, baina korritzen goazela. Pasada bakarrarekin, “habilidad libre!”.

Entrenamendurik izaten da?

Ez. Errepide sekundario bat hartu eta poliki-poliki joanez notak hartu eta kantatze hori entrenatzen dugu, baita elkarren arteko komunikazio hori ere.

Fisikoki? Korrikarik eta ez beraz?

Ez, ez, eta ez jarrita hobe gainera! Dena dela, kirol pixka bat egiteak ez liguke kalterik egingo![kar kar kar]

Kirola edo afizioa da zuentzat?

Orain arte, egia esan, afizio hutsa. Orain, ordea, Espainia mailako lasterketetan egia da ordubete inguruan tentsioan zoazela eta antzematen dela noiz zauden fisikoki ondo eta noiz ez. 28 km topera joaten gara, eta, tentsio horretan, erresistentzia fisikoa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide