Albisteak

Jaurlaritzaren neurri berriak larunbatean sartuko dira indarrean

EAEko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordea bildu zen atzo, asteazkena. Datozen asteetan ezarri beharreko neurrieak finkatu zituzten eta horien berri eman zuen IƱigo Urkullu lehendakariak. Besteak beste, tabernak eta jatetxeak ireki ahal izango dira 100.000 biztanleko hamalau egunetako tasa 500dik behera duten udalerrietan eta probintzia bereko udalerri batetik bestera mugitzea baimenduko dute. Neurri hauek urtarrilaren 11ean aztertuko dituzte berriro.

Hona hemen atzo iragarritako neurriak:

1.- Mugikortasun mugak gaueko 22: 00etatik goizeko 06: 00etara mantenduko dira.

Salbuespena aplikatuko da abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gauetan. Bi egun horietan hasiera-ordua gaueko 01: 30era arte atzeratuko da.

2.- Euskadiko konfinamendu perimetrala mantentzea.

Konfinamendu hori abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean kenduko da.

3.- Udal-konfinamendua kentzen da eta lurralde historikoaren barruan mantendu.

Lurralde historiko bakoitzeko konfinamenduak abenduaren 23ra arte iraungo du.

4.- Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da.

Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da.

Abenduaren 24, 25 eta 31ko eta urtarrilaren 1eko ospakizunetarako salbuespena aplikatuko da.

Topaketa horietan gehienez hamar pertsona elkartu beharko dira. Iradokitzen da, batetik hamar pertsona horiek bi bizikidetza-unitatekoak izatea eta, bestetik, berdinak izatea ospakizun ezberdinetan.

5.- Jai eta gabon ekitaldiak bertan behera uztea.

Abenduaren 21etik aurrera, pertsona pilaketak eragiten dituzten ekitaldiak debekatuko dira.

Adibidez Gabon gaueko edo Errege bezperako kantu-taldeak; kanpaikadak direla-eta kalean egiten diren jaiak; Santo Tomas jaiak; “San Silvestre” kirol-probak; edo kale kabalgatak.

6.- Ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimentzea.

Dekretuan 100.000 biztanleko 500-eko intzidentzia-tasa baino gutxiago duten udalerrietan baimenduko da jarduera. Establezimenduek terrazak ireki ahal izango dituzte eta barneko zerbitzua % 50era mugatuko da. Erabiltzaileek mahai baten inguruan eserita kontsumitu beharko dute. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.

500etik gorako intzidentzia-tasa duten herrietan ostalaritza eta jatetxeak ezingo dira ireki, tasa horretatik behera egon arte. Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, astelehen eta ostegunetan 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko intzidentzia-tasa duten udalerrien zerrenda zabalduko da.

7.- Ostalaritzaren irekiera goizeko 06:00etatik gaueko 20:00etara mantenduko da.

Zerbitzuguneak salbuetsita daude.

Iradokitzen da ez erretzea establezimendu horietako terrazetan. Maskara etengabe erabiltzea derrigorrezkoa da, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik. Maskara behar bezala ez erabiltzea zigortzeko moduko jokabidea da.

8.- Sei pertsonetako taldeetan kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira.

Horrekin batera, gehienez % 30eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango dira; eta, baita ere dutxak, betiere banaka.

9.- Kirol-jardueraren beste murrizketak mantentzen dira.

Gabonetako oporraldiaren ondoren murrizketak hauek malgutzeko aukera aztertuko da, betiere pandemiaren bilakaeraren arabera.

10.- Gabonetako jaietan adinekoen egoitzetara bisitak egiteko araudi berezi bat onartu da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide