Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren maiatzaren 22an, 17:00etan, Zestoako Ikastetxeko jantokian, haurtzaroko jokabide suiziden inguruko hitzaldia egingo da. Saioa 18:30ak arte luzatuko da eta Psikologian doktorea eta UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoaren eta Osasunaren eta Ikerketaren Metodologiaren Saileko irakaslea den Alexander Muelak emango du.
Ekitaldi honen helburua da haurren osasun mentalerako funtsezkoa den gai bati heltzea eta gai honetan interesa duten gurasoei, hezitzaileei eta profesionalei informazio baliotsua eskaintzea.
Gainera, haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko zaie hala behar dutenei, familia-erantzukizunak dituztenei parte hartzeko aukera emateko.