Albisteak

Jokin Urainek ‘Txomin. Aurrera bolie!’ liburua aurkeztuko du Portalen

Jokin Urain (Argazkia: Oarsoaldeko Hitza)

Txomin. Aurrera bolie! liburua aurkeztuko du Jokin Urainek datorren asteartean, hilak 10, arratsaldeko 18:30ean, Portalen. Sarek eta Portale kultur elkarteak antolatu dute aurkezpena elkarlanean.

Txomin Iturbe euskal militante independentistaren biografia da Urainek idatzitakoa. Ezagutu zutenen testigantza zuzenenak bildu ditu liburuan hainbat iturri bibliografiko bidez, 1943an Arrasaten jaio zenetik 1987an Aljerren izandako istripu batean hil zen arte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide