Albisteak

Jon Alberdi Arnoko XIII. Mendi Lasterketako garaile

Jon Alberdik beste garaipen bat eskuratu du pasa den asteburuan. Igandean (ekainaren 4a) jokatu zen Arnoko mendi lasterketaren XIII. edizioa, eta korrikalari zestoarra izan zen garaile. Mutrikun jokatzen den lasterketak 22 kilometroko ibilbidea du, hasiera eta amaiera Mutrikuko Txurruka plazan ditu.

Jon Alberdik 1:42:33 denbora egin zuen, bigarren Oier Ibarbia izan zen 1:44:15 denborarekin eta hirugarren Xabi Astigarraga 1:44:41 denborarekin. Amaieran Alberdi minutu eta erditik gorako aldearekin iritsi bazen ere, aipatzekoa da Arnoko gainean bigarren sailkatua 3 segundotara zuela. Arnoko XIII. Mendi Lasterketako sailkapena hemen kontsultatu dezakezue.

Denbora gutxian bigarren garaipena eskuratu du korrikalari zestoarrak, maiatzaren 20an Goizutrail Mendi Lasterketa (Goizieta) irabazi zuen. Horretaz gain, maiatzaren 26an Zegama Aizkorri Kilometro Bertikalean 27. postuan sailkatu zen.

Lasterketako argazki guztiak ikus ditzakezue Mutrikuko Burumendi Mendi Elkartearen webgunean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide