Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Dena emanda dabil Jon Alberdi aspaldian. Pasa den igandean Aztiriko XVI.mendi lasterketa izan zen eta bigarren sailkatu zen. Aurtengo Aztiriko lasterketak berrikuntza bat izan du gainera, antolakuntzak ibilbidea zaildu du txapelketari emozio gehiago ematen aldera. Aizaleku tontorreraino igo dira aurtengoan parte-hartzaileak, beste urteetan igotzen duten Otañuz gain. Ehun parte hartzaile pasatxo izan zituen lasterketak eta esan bezala Jon Alberdi herritarra bigarren helmugaratu zen. Hemen, Gotzon Aranburuk egindako lasterketako laburpen txiki bat!