Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako laugarren mendi lasterketan hirugarren postua eskuratu zuen Jon Alberdi zestoarrak. Joan den igandean jokatu zen proba, eta 182 korrikalarik hartu zuten parte. Hamalau kilometro luze eta 900 metroko desnibela zuen ibilbidea osatzeko ordubete, hamalau minutu eta hemezortzi segundo behar izan zituen zestoarrak.