Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Jon Alberdi zestoarra izan zen azkarrena igandean jokatutako Osintxuko mendi lasterketan. 46 minutu eta 40 segundoko denbora egin zuen Alberdik 10 kilometro ingurko ibilbidean.Bigarren sailkatuari 22 segundoko aldea atera zion zestoarrak.
Osintxuko mendi lasterketaren bigarren edizioan 60 korrikalari ingurk hartu zuten parte. Osintxuko lasterketako informazio guztia hemen ikus dezakezue.
Eltxo Trail lasterketan 3. postua
Igandean Osintxun irabazi aurretik, larunbatean Orendaingo Eltxo Trail lasterketan ere izan zen Jon Alberdi. 21 kilometroko ibilbidean 3. postuan sailkatu zen Alberdi, 01:34:13 denborarekin.
Eltxo Traileko sailkapena esteka honetan duzue.
Argazkia: Tolosaldeko Ataria
IRUZKINDU