Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Igandean VIII. Flysch Trail lasterketa jokatu zen Zumaian. Maratoia eta maratoi erdia jokatu ziren, eta maratoi erdiko modalitatean Jon Alberdi zestoarra 3. sailkatu zen. 01:41:26 izan zen Alberdiren denbora.
Gurutze Lopetegi ere modalitate berean lehiatu zen eta 13. postuan sailkatu zen, 02:25:46 denborarekin.
Lasterketako sailkapena kirolprobak.com webgunean kontsultatu daiteke.
IRUZKINDU