Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Azaroaren 27an Euskadin kazetaritzan eta komunikazioan egindako lanak goraipatzen dituen Rikardo Arregi sariak banatuko dira Andoainen. Jon Artano, Zestoako kazetaria, finalista da Kazetaritza kategorian Juana liburuagatik, Kolonbian gertatutako Juana Perearen hilketa eta bertako eskualdeko gatazka ekologikoak kontatzen dituena. Beste finalistak June Fernandez, Bada hedabidea eta Feminizketak taldeko kideak dira. Komunikazioan, Ikusgela, Ezer ez eta festa, Ez hain ondo eta Flop Kultura bezalako proiektuak lehiatuko dira. Sari bakoitzari 9.000 euro dagozkio.