Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bi hitzaldi eta BTT zeharkaldia antolatu dituzte Agiro Mendi Klubak eta Udalak aurtengo mendi asterako. Pasa den asteazkenean izan zen aurreneko hitzaldia; Garazi Abasolo nutrizionista elikadurak kirolean duen garrantziaren inguruan aritu zen. Gaur, Jon Artano herritarraren txanda izango da “Esplorazio zientifikoa eta alpinismoa. Darwin mendikatean, Suaren lurraldean (Txile)” izenburupean eskainiko du hitzaldia arratsaldeko 19:00etan Alonderoko aretoan.
Mendi asteari amaiera emateko, BTT zeharkaldia izango da igandean. Zestoa-Urdaneta-Pagoeta-Iturriotz-Altzola-Aizarna-Zestoa ibilbidea egingo dute, goizeko 8:30ean hasita.
Jon Artanoren hitzaldiaren aurrerapen bideoa: