Albisteak

Jon Gurrutxaga nagusitu zen atzo Zestoan jokatu zen X. Erniarraitz txapelketako kanporaketan

Atzo gauean X. Erniarraitz bertso txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen Zestoako Kultur Etxean. Jon Gurrutxaga, Iker Letamendia, Eli Pagola, Irati Alcantarilla, Aroa Arrizubieta eta Mikel Iturriotz bertsolariak aritu ziren eta Gurrutxaga azpeitiarrak lortu zuen saioko puntuazio hoberena. 

Horrela, Jon Gurrutxagak zuzenean lortu zuen datorren ostiralean jokatuko den finalerako txartela eta oholtzan izango diren sei bertsolariak erabakita gelditu ziren. Maider Arregi, Ane Zuazubiskar eta Jon Gurrutxaga hiru kanporaketetako irabazleez gain, Xabat Illarregi, Oier Etxeberria eta Asier Galarzak ere puntuazioaren arabera finalera sailkatzea lortu zuten.

Finala, Azpeitiko Gaztetxean jokatuko da uztailaren 17an, ostirala, gaueko 22:00etan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide