Albisteak
‘Aste Kulturala’ antolatu dute Arroabean
— 2020-07-11Datorren astean ziren ospatzekoak Arroabeko Karmen jaiak, baina, jakin bezala, pandemia egoera dela eta uda honetako festa guztiak behertan behera uztea erabaki du Zestoako Udalak. Jaien ordez, arroarrek jarduera ezberdinez osaturiko ‘Aste Kulturala’ antolatu dute.
Ekintza guztiak Joxe Migelen plazan izango dira eserleku kopuru mugatuarekin (Aforoa: 135 eserleku plazan eta harmailetan 49 eserleku. Plazan aulkiak egongo dira eta harmailetan “X” bidez adieraziko da non eseri), haien arteko segurtasun distantzia bermatuko delarik. Hala, itxita eta sarrera-irteerak kontrolatuak izango dira. Bestetik, ikusleek sartu aurretik derrigorrez gel hidroalkoholikoa eman beharko dute. Bestalde, aulkiak ekitaldi bakoitzetik bestera desinfektatuko dira.
Hemen duzue egitaraua:
Uztailak 16, osteguna
19:30. BINGO herrikoia. Herriko produktuak osatuko dute saria.
22:00. ERRADIKALAK GINEN emanaldia (ekintza hau M8aren harira egitekoa zen, baina konfinamendua zela eta bertan behera utzi behar izan zen, orain ere, Arroako Talde Feministak antolatuko du).
Uztailak 18, larunbata
19:00. Bertso musikatua (kontratatutako taldea).
Uztailak 19, igandea
18:00. POTX Magoa.
Egin zaitez bazkide