Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Jose Ramon Agirreren bideo emanaldiarekin eman zioten hasiera atzo mendi asteari. Arratsaldeko 19:45ean hasita, Zelanda Berriko Cook mendiaren inguruan egindako dokumentala ikusi eta Agirreren azalpenak entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Gaur, asteazkena, mendi federazioko kide batek korapiloen inguruko tailerra eskainiko du 19:00etan, Alonderon. Asteari amaiera emateko, Jose Luis Eizagirreren Nepaleko Dhaulagiri mendiari buruzko ikus-entzunezkoa emango dute eta Eizagirre bertan izango da han bizitakoak kontatzeko. Arratsaldeko 19:45ean izango da hitzordua. Alonderon.