Albisteak

Joxean Ulacia arroarrak Irurena Group argazki lehiaketan hirugarren saria eskuratu du

Atzo, larunbat eguerdiz, Azpeitiko Basazabal Jauregian banatu ziren sariak eta Zestoako F11 argazki taldeko Joxean Ulaciak hirugarren argazki bilduma onenaren saria jaso zuen.

Irurena Group enpresak 50 urte bete dituela eta antolatu zuten argazki lehiaketa, Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Irurena Group enpresak elkarlanean. Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiako argazkilari profesionalek zein argazkilaritza zaleek parte hartu ahal izan zuten lehiaketan. Honako gai hauek jorratu behar izan zituzten: egurra, koloreak, ekologia, talde lana, esperientzia eta lidergoa.

Bilduma onenaren saria Pablo Perezek eskuratu zuen 142 punturekin, bigarren bilduma Juan Mari Ibarzabalek 136 punturekin eta 3. postua, esan bezala, Arroagoiko Joxean Ulaciak 126 punturekin. 250 euroko saria eta diploma eskuratuko ditu.

Sarituen argazki bildumak ikusgai izango dira Azpeitiko Betharran aretoan ekainaren 8 tik 22ra.

 

Ondorengoak dira bere argazkiak:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide