Albisteak
[ARGAZKIAK] Ekain aurkitu zutenetik 50 urte bete diren honetan, gaur izan dugu Zestoan ospakizun nagusiena EkainFesten baitan
— 2019-06-09Lagun arteko ekitaldi xume bezain hunkigarria izan da goizean Ekain koba atarian. Kobazuloa aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri azpeitiarrak omendu dituzte. Lore eskaintza egin da aurrena eta oroigarriak eman zaizkie ondoren Rafael Rezabal bera eta Maria Jesus Arregi, Andoni Albizuriren alargunari. Zestoako eta Debako alkateak, Mikel Diez Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendaria, Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusia, Antxietako kideak, senitarteko eta zestoarrak elkartu dira bertan.
Giro ederrak ere lagundu du eta jende asko ibili da oinez nahiz tren turistikoan. Ekainfesten 10. edizioaren baitan. Urtero legez, Sastarrainen tailer ezberdinak egiteko aukera izan dute bertaratu direnek eta Ekainberriko zelaian beste horrenbeste. Erreplikako eta Lili jauregiko bisitak doan egiteko aukera ere izan da. Parrillan prestatutako pintxoak: eusko labeldun txerri saiheskiak eta Ekain hanburgesak ere dastatzeko ahal izan dira. Irabaziak Wadna Sahararen aldeko taldearentzat izango dira. Azkenik, Irrien lagunen “Zatoz jolastera!” ikuskizunarekin eman zaio egunari bukaera. Sastarrain bailaran.
Herriko tabernariek ere festarekin bat egin nahi izan dute eta horregatik, pintxo eta menu bereziak eskaini dituzte Historiaurreko Pintxo Tourraren baitan. Menu bereziak ere izan dira herriko jatetxeetan.
Egin zaitez bazkide